Herri Unibertsitatearen edizio berri bati ekin diote Leioako campuseko ikasleek, herritik herriarentzat sortutako hezkuntza eredua bultzatzea helburu. Hiru egunez, tailer, hitzaldi eta eztabaida aberasgarri ugari antolatu dituzte.
Euskara osasun arretan, zibersegurtasuna, eskolen ghettifikazioa, ZAD egitasmoa, okupazioa, gorputz eta emozio adierazpena, posmodernismoa, Ruandako genozidioa, Otxarkoaga auzoari buruzko gogoeta, kazetaritzaren ahalmen iraultzailea, nahasmen mentalak… izango dituzte mintzagai, besteak beste. Atxikitako argazkian ikusi dezakezue egitarau osoa.