argia.eus
INPRIMATU
Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela
  • Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.

Ainara Rodil Jaime 2024ko apirilaren 05a

Orain dela ia hiru hilabete (azaroaren 23an) Berangoko Otxandategi dorretxearen inguruan okupatutako landa-eremuaren lehenengo desalojo saiakerari aurre egitea lortu zuten bertaratu ziren lagunen babesari esker. “Egun hartakoa ez zen behin-betiko garaipena izan”, adierazi dute Otxantegiko lagunek, eta gaineratu "jakin badakigu hurrengo saiakerari indar handiagoz erantzun beharko diogula, izan ere, eurak ere prestatuago etorriko baitira, baliabide gehiagorekin”.

Desalojatzeko lehen saiakera horren ostean, apirilaren 18an izango dute arrisku hori ate joka. Horregatik, “elkartasuna” eskatu dute berriz ere desalojoa bertan behera gera dadin eta espazioaz gozatzen eta berau zaintzen jarrai dezaten. Deialdia egin dute jendea hurbil dadin goizeko 8:30ean antolatutako gosari herrikoira.

Horren aurretik ordea proiektuaren bigarren urteurren festa antolatu dute apirilaren 13an eta egun osoko egitarau bat osatu dute: