argia.eus
INPRIMATU
Otxandioko azken eraso matxista salatu dute dozenaka lagunek
  • Eraso matxista bat egon zen uztailaren 7ko gauean Otxandion: gizon batek emakume bat erasotu zuen herriko kale erdian.

Hala Bedi @halabedi 2018ko uztailaren 10
Mugimendu feministak deituriko elkarteratzea

Zentzu honetan, Otxandioko Udalak elkartasun eta babes osoa adierazi dio erasoa jasan zuen emakumeari, “bai eta antzeko egoeran aurkitzen diren emakume guztiei, ohar batean adierazi duenez”

Era berean, erasoa ekiditen ahalegindu ziren bi herritarren aurka ere egin zuen erasotzaileak, hauetako bati zauriak eraginez. Hauei elkartasuna, aitormena eta esker ona adierazi diete.

Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 9an, astelehenean, 20:00etan herriko plazan.

Albiste hau halabedi.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.