argia.eus
INPRIMATU
Otsokop, ttipitik handira bere baloreak indartuz
  • Otsokop elkarteak saltegi berria ireki du apirilaren 3an Baionan. Bere Super Merkatua sortu nahi zuen, bi hitzetan.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2019ko apirilaren 25a

Lekuko ekoizleak, kontsumo iraunkorra bultzatzen duen elkarteak, bere salmenta eremua laukoiztu du, 50 metro karratutik 250era pasatu da hilabete hastapenean. Elkartea aurkezteko, Otsokopek ate irekiak antolatzen ditu apirilaren 27an. Otsokop dendan erosteko kide izan behar da eta 3 oreneko parte hartzea izan behar du elkartean, Baionako saltegian bertan. Momentuz 300 familia dira Otsokopeko kide, eta urte bukaerako 500etara heldu nahi lukete, eta horretarako astero bilkura publikoak antolatzen dituzte.

Lehen saltegia 2017an ideki zuten eta bere hastapeneko helburuetara heltzen ari da. Otsokop elkarteko lehendakaria den Ixabel Cassan de Gorostarzurekin mintzatu da Arantxa Idieder:

Elkarrizketa entzun Euskal Irratien webgunean.