Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak maiatzaren 18an argitaratu du otsoa Babes Bereziko Basa-espezien Zerrendan sartzea aurreikusten duen ministro-agindu baten zirriborroa. Gasteizko Gobernuak baztertu egin du ideia hori.
Otsoak ehiza-espezie izateari utziko dio irailaren 25a baino lehen. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak maiatzaren 18an argitaratu du proiektua. Naiz-ek jakinarazi duenez, 20 egunez egongo da jendaurrean, eta egutegi iragankor bat ezarriko du Konferentzia Sektorialak etorkizuneko Otsoaren Estatu Estrategia onartu arte.
"Otsoaren Estatu Estrategia" ez dagoen bitartean, autonomia-erkidegoek beren otso-populazioak “kontrolatzeko” ezarritako indarreko neurriak aplikatzen jarraitu ahal izango da. Ascel, otso iberikoa zaindu eta aztertzeko elkartea ez da erabakiarekin guztiz ados agertu eta Twitter bidez adierazi du:
Degradar la protección a las especies que otorga el Listado (Ley 42/2007) abriendo la puerta a matar lobos mediante controles al perpetuar los actuales Planes de Gestión es inaceptable y un insulto a la ciudadanía @mitecogob.https://t.co/zewg0AI9TO pic.twitter.com/DhclxEqSIn
— ASCEL (@ascel_lobo) May 19, 2021
Arabako azken otsoa
ARGIAn Maria Ortega Zubiatek azaldu zuen moduan, 2020ko otsailaren 6an Arabako Foru Aldundiak lurraldeko azken otsoa hiltzeko baimena eman zuen, “animaliak eragindako kalteak” argudiatuta. Hamalau eguneko epea eman zien Arabako mendilerroko abeltzainei otsoa hil ahal izateko.
Talde ekologistek gogor egin zuten erabakiaren kontra; Ekologistak Martxan eta Euskadiko Otso Taldea elkarearen artean 105.000 sinadura lortu zituzten. Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5ean azaldu zuen otsoa mehatxatutako espezie bezala izendatzeko interesa, eta hurrengo egunean bertan deuseztatu zuen Aldundiak ehiza-baimena. Euskadiko Otso Talde fiskaltzara joan ondoren.