argia.eus
INPRIMATU
Otsaportilloko leizea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu dute
  • Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatuko dute, aitortza berezia eta babes araubidea aplikatuko zaio baita tokiaren onura publikoaren eta interes sozialaren deklarazioa ere.

Guaixe .eus @guaixe 2019ko maiatzaren 22a
Otsaportilloko leizea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu dute (argazkia: Guaixe).

Nafarroako Gobernuak Otsaportilloko leizea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzeko administrazio bidea bukatu da. Deklarazio horren ondorioz Urbasako lezea babestu, kontserbatu eta haren hedapena egin, memoriaren transmisiorako gune izan eta bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzen laguntzeko espazio izanen da. Hala jasotzen baita Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legean. Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklarazioaren administrazio bidea despeditu bada ere, Nafarroako Gobernuari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoa jartzeko aukera dago, hilabeteko epean.

1936ko estatu-kolpearen ondoren Otsaportillon, gutxienez, 14 gizonezko hil zituzten. Haietako 11ren gorpuzkiak berreskuratu dira eta zazpi DNA proben bidez identifikatu dituzte. Lezearen gainean Jose Ramon Andaren eskultura jarri zuten, hainbatetan eraso egin diotena. 1980tik iraileko aurreneko igandean hildakoen omenezko ekitaldia egin da lezearen inguruan, senideek eta Etxarri Aranazko Udalak sustatuta. 2017an Sakanako 14 udalek hitzarmena sinatu zuten eta ordutik senideak eta udal horiek arduratzen dira iraileko ekitaldia antolatzeaz.

Albiste hau Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.