Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80 pertsona, hain zuzen. Horietatik anitz arribatuko dira Irunera, Europa iparraldera beren bidaia segitzeko. Haatik, Espainiako eta Frantziako polizien mehatxu azkarra jan beharko dute mugan.