argia.eus
INPRIMATU
Otsailaren 9an hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa
  • 24 bertsolari lehiatuko dira. Tuteran hasi eta Iruñean amaituko da martxoaren 23an.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019ko urtarrilaren 29a
Lehiatuko diren bertsolarien argazkia / Argazkia: Bertsozale Elkartea

30 lagunek izena eman eta behin aurre-kanporaketak igarota, ostiralean aurkeztu dituzte Barañainen 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehiatuko diren 24 parte hartzaileak. Guztira, lau final-laurden, hiru final-aurreko eta finalak osatuko dute aurtengo txapelketa. Tuterako Musika Eskolan hasi eta Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jarriko zaio azken puntua, martxoaren 23an.

Final-laurdenak otsailaren bigarren eta hirugarren asteburuan jokatuko dira. Final-erdiak eta finala, berriz, martxoan izango dira. Saioak, hurrenez hurren, Tuteran, Urdazubin, Iruritan, Lizarran, Atarrabian, Etxarri Aranatzen, Lesakan eta Iruñean jokatuko dira. Bertsozale elkarteak esan bezala, urrats bat da euskara Nafarroan barrena barreiatzeko, mila kolore eta mila Nafarroa diren Nafarroa honetan.

Zazpi epailetako taldeak, hamabost gai-jartzailek, hamarnaka laguntzailek eta bolondres talde handi batek egingo dute posible egitasmoa. Ondorengoak dira parte hartuko duten bertsolariak:

Final-laurdena: Tutera (2019/02/09)

-Aimar Karrika Iribarren

-Alazne Untxalo Erregerena

-Eneko Fernandez Maritxalar

-Joana Ziganda Olano

-Mikel Lasarte Cia

-Saats Karasatorre Martinez

Final-laurdena: Urdazubi (2019/02/10)

-Iban Garro Alzuri

-Iker Gorrestarazu Elizagoien

-Irati Majuelo Itoiz

-Julio Soto Ezkurdia

-Sahats Aleman Sadaba

-Saioa Alkaiza Guallar

Final-laurdena: Irurita (2019/02/16)

-Endika Legarra Nuin

-Joanes Illarregi Marzol

-Patxi Castillo Graciarena

-Xabat Illarregi Marzol

-Xabier Maia Etxeberria

-Xabier Terreros Gartzia

Final-laurdena: Lizarra  (2019/02/17)

-Amaia Elizagoien Varela

-Diego Riaño Barroso

-Eneko Lazkoz Martinez

-Jose Sanjurjo Alzuri

-Julen Zelaieta Iriarte

-Sarai Robles Vitas

Final-erdia: Atarrabia (2019/03/03)

Final-erdia: Etxarri Aranatz (2019/03/09)

Final-erdia: Lesaka (2019/03/10)

Finala: Iruñea (2019/03/23)

Informazio gehiago Bertsozale elkartearen webgunean.