Otsailaren 23rako Donostian adostasunaren alde deitu duen manifestaziorako girotze lan betean da GuraSOS. Gogoan izan, hilaren 23an manifestazio handi bat iragarri du Gipuzkoako hiriburuan. 17:00etan Antiguako tuneletik abiatuko da, “Esan baietz adostasunari” aldarripean. “Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta gizarte bezala dugun etorkizuna. Horregatik denok esan baietz XXI. mendeko Gipuzkoako demokraziari”.
Aipatu moduan manifestazio handi horri begira, bi ekitaldi iragarri ditu asteotarako otsailaren 23ko manifestazioa girotzeko.
Otsailak 10, igandea, Lasarte-Orian
12:00 Bideo labur baten estreinaldia eta aurkezpen publikoa, erraustegiaren kontratua publiko egingo dute eta otsailaren 23ko manifestazioa babesteko talde argazkia aterako dute, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.
Antolatzaileak: GuraSOS, Hitzartu.
Otsailak 12, asteartea, Donostian
18:30 Mahai-ingurua Donostiako Aiete Jauregiko Gandhi Aretoan: “Esperientzia aitzindariak hondakinen kudeaketan”. Partaideak:
-Sebastiá Sanso, Baleareetako Gobernuaren ingurumen eta hondakinen zuzendari orokorra.
-Lorea Flores, Greenpeace-ko kidea.
-Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu ohia eta Hitzartu prozesuko Berme Batzordeko kidea.
Antolatzaileak: GuraSOS, Greenpeace eta Globernance.
Otsailak 23, larunbata, Donostian
17:00 “Esan baietz adostasunari” aldarripean, manifestazioa Donostian, Antiguako tuneletik abiatuta.
Antolatzaileak: GuraSOS, Hitzartu.