Maiatzaren 11n deklaratu beharko dute grebalariek. Langileak babesteko mobilizazioa egingo dute egun berean.
Ertzaintzak otsailaren 23an atxilotutako Tubacexeko hiru grebalariek maiatzaren 11n Amurrioko epaitegian deklaratu beharko dute. Grebalariei desordena publikoa eta autoritatearen kontrako atentatua leporatzen diete. Aiaraldea.eus-ek jakinarazi duenez, Tubacexeko sindikatuek elkarretaratzea deituko dute Amurrioko epaitegiaren aurrean.
Otsailaren 23an Laudioko Tubacex enpresako lantegiaren atarian istiluak izan ziren. Langileak zuzendaritzaren autobusaren aurrean eserialdia egin zuten eta ertzainek porrak eta foam balak erabili zituzten. Hainbat langile zauritu zituzten. Ertzaintzak bi grebalari atxilotu zituen goizean eta hirugarrena arratsaldean.
Ostegunean Tubacexeko langile batzuk Laudioko eta Amurrioko zortzi menditara igo dira. Ekitaldia goizeko ordu ezberdinetan abiatu da, 8etatik aurrera. Amurriotik Burubio, Babio, Garate eta Aspaltzako gailurretara igo dira. Laudiotoik aldiz, Larra, Goikogane, Pagolar eta Elorritxugane izan dute helmuga. Grebalarien beste talde bat aldiz, Bilbora joan da Tubos Reunidos eta Eaton konpainietarko langileen aldarrikapenak babestera.