Otsagabiko emakumeek beren herriko dantzak dantzatu dituzte lehen aldiz plazan. Itzaltzun ospatu den Gartxot egunean emakumez osatutako dantzari taldeak eman ditu Otsagabiko dantzak.
Bideoko irudietan kalejira, Katxutxa eta Modorro makila-dantzak, jota eta zapi-dantza dantza kaleratu dituzte ikusleen txalo eta oihu artean. Otsagabiko dantzak irailaren 7an eta 8a plazaratzen dira, eta orain arte mutilek osatutako taldeak dantzatu izan ditu. Gartxot egunekoa izan da Otsagabiako neskak publikoaren aurrean dantzan ikusteko aukera izan den lehen aldia.
Irudiak: El Sabaiao de Fernando Hualde, Julen Begiristain eta whatsappez jasoak.