Altzuzako (Nafarroa) Oteiza museoan eskultorearen bi pieza ezezagun jarri dituzte ikusgai. Orain arte partikularren eskuetan izan dira, eta estreinekoz erakutsi dituzte jendaurrean. Oteizak "bere lehen sormen-garaian" sortutako obrak dira, museoko arduradunen hitzetan. 1939koa da Emakume bat ispiluaren aurrean eskultura, eta 1951koa Figurak Familia izenekoa. Gutxienez urtebetez izango dira ikusgai.