argia.eus
INPRIMATU
Otamendi eta Esoain garaile lehen kanporaketetan


2011ko maiatzaren 09a
Ibai Esoain nagusitu zen Orion jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako arratsaldeko saioan.

Atzo hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Orion. Bi kanporaketa saio burutu ziren, bata goizean eta bestea arratsaldean. Goizean Andoni Otamendi nagusitu zen 321 punturekin. Atzetik geratu ziren Arnaitz Lasarte (306), Endika Igartzabal (298,5), Josu Oiartzabal Xamoa (297,5), Andoni Goitia (286,5) eta Julen Agirreburualde (246). Bazkaldu ostean bigarren saioa egin zuten giro ederrean. Saio horretan Ibai Esoain oriotarra nagusitu zen 287 punturekin. Gorka Azkaratek 286 puntu lortu zituen, Nekane Zinkunegik 271, Mikel Artolak 261,5, Mikel Olaizolak 261 eta Antton Fernandez 260. Hurrengo kanporaketak larunbatean izango dira Mutrikun eta Alegin.