Ibil Bedi, Olaia Inziarte, Andoni Oilokiegi eta Bines Katiko DJak egongo dira oholtzan. Erreleborik ez dagoela, azken edizioa izango da, momentuz bederen.
Arizkun Rock jaialdiak bederatzigarren eta azken edizioa ospatuko du ekainaren 23an, eta dagoeneko iragarri dute kartela. Iruñeko Ibil Bedi taldea eta Olaia Inziarte orozkoarra izango dira gonbidatu ezagunenak, baina aurrez, bazkalondoa eta iluntzea Andoni Oilokiegik alaituko ditu. Ordu txikiak arte, berriz, Bines Katiko ariko da.
Ohiko legez, doakoa izango da sarrera.
Nekea eta errelebo falta
Bi kide dira antolakuntzan, eta haiekin hitz egin genuen ARGIAn, jaialdiaren amaieraz, errelebo ezaz eta beste.
Bines Katiko DJ pareak itxiko du eguna, 2:00etan hasita.
Horrez gain, akanpatzeko gunea egongo da, baita afaltzeko aukera ere.