Bi kanporaketa saio egin dituzte eta hauek dira irailaren 2an Zarauzko Lizardi Sariko finalean arituko diren bertsolariak: Andoni Rekondo (Hernani), Aner Peritz Euzkitze (Zarautz), Gorka Pagonabarraga (Durango), Oier Etxeberria (Azpeitia), Aitor Tatiegi (Oñati) eta Naia Arrizabalaga (Azkotia). Finala 22:00etan hasiko da, Modelo aretoan.
Etxebeltz-Motxian bertsoguneak antolatzen du Lizardi Saria, Zarauzko Udalaren laguntzarekin eta 25 urte edo gutxiago dituzten Euskal Herri osoko 16 bertsolarik hartu dute parte aurtengoan. Finalistak hautatzeko, abuztuaren 25ean eta 26an egin zituzten kanporaketako saioak, Imanol Urbieta Musika Eskolan.
Iazko Lizardi Sarian Txaber Altubek jantzi zuen txapela.