argia.eus
INPRIMATU
Ostiko eta borra kolpeak saihestuz 187 migrantek Ceutako muga gainditzea lortu dute astelehenean
  • Astelehen goizeko bostak inguruan Ceutako Tarajal pasabidean dagoen polizia postua gainditu dute 187 iheslarik. Hainbat poliziak borra eta ostikoak joz ekiditen saiatu dira eta horietako batek tibia eta peronea puskatu ditu. Segurtasun kamerek gobernuaren ordezkariaren bertsioa gezurtatu dute.

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko abuztuaren 08a

Espainiako gobernuaren Ceutako ordezkari Nicolas Fernandez Curucull-ek esan du agentearen zauriak etorkinen “bortxazko jarreraren ondorio” izan direla, “poliziak gainditzean”. Segurtasun kameretan ordea, hesia gainditu dutenak soilik korrika ari zirela ikusten da, eta zauria poliziaren zangotraba saiakeren ondorio dela.

Astearte goizean beste mila pertsona saiatu dira muga pasatzen, baina ez dute lortu.