argia.eus
INPRIMATU
Ostegunetik hasita, Ibarbengoako aparkalekuaren kontrako egitaraua prest dute Tosun
  • Getxoko Tosu landa abuztuan utzarazteko agindua eman zuen epaileak; hala ere, oraindino ez da halakorik gertatu. Hori dela eta, Tosu Betirako plataformako kideen arabera, baliteke hori dena irailean jazotzea.

Hiruka .eus 2017ko abuztuaren 30a
Tosu egin gura duten aparkalekuaren kontrako manifestazio jendetsua egin zuten Algortan joan den urtarrilean (argazkia: Hiruka).

Hala, iragarrita dagoen aparkalekua egiteko obrak atzeratu guran, beste erresistentzia kanpaldia deitu dute ekologistek. Eguenean, hilaren 31n, ekingo diote kanpaldiari, eta irailaren 10era arteko egitarau zabala antolatu dute landan bertan.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.