argia.eus
INPRIMATU
Ostegunetik aurrera, Iruñea Nola? jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dute Arrosadian
  • Iazko Iruñea After Barcinaren ostean (Katrina haizerauntsiarekin analogian) aurten Nola Arga ibaitik Sadar ibaira mugituko da. Aurtengo jaialdia Arrosadia Bizirik-eko kideekin batera eraiki dute.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2016ko maiatzaren 25

Iruñea Nola? jaialdiak bigarren edizioa du aurten. Iazko Iruñea After Barcinaren ostean (Katrina haizerauntsiarekin analogian) aurten Nola Arga ibaitik Sadar ibaira mugituko da. Arrosadia auzoarekin loturan, bertako komunitateko musikariekin lotuta. Gainera, Nolak, festarako artefaktu berri bat sortu du: Remigia Pico. Festa horizontalago bat egiteko tresna bat, hala, eszenatokia ez da soilik igandeko Iruñea Nola? Brass Band erraldoiarekin soilik desagertuko. Jaiaren alde elektrikoenean ere ez da eszenatokirik egongo.

Aurtengo jaialdia Arrosadia Bizirik!eko kideekin batera eraiki dugu. Haiei esker ezagutu dugu auzoa eta bertako musikariak: bost kontinenteetatik auzora heldutakoak. Aurtengo lema Astindu gorputza! Astindu komunitatea! izango da. Mississippiko zaporeekin emantzipazioaren soinu banda eraikiz.

OSTEGUNA 26

Tokia: Arrosadiako Zentro komunitarioa.

20:00 Arrosadia NOLA? irrati showa: Arrosadiako historia bizia bertakoek azalduta. 21:30 cumbiak eta boleroak La Voz de Colombiako Gustavito Mirandarekin.

OSTIRALA 27

Tokia: Blas de la Serna kalean Zentro komunitarioaren parean. 19:00 Remigia Picoren estreinaldi mundiala

21:00 Second Line DJak

23:00 JG Musicnomano ft. Viacney

24:00 The Titanians

01:30 Remigia Pico Soundclash

IGANDEA 29

12:00 Jito Alaitik Sadar ibaira second linea Iruñea NOLA Brass Bandekin

15:00 piknika Sadar ibaian (NUP inguruan futbol zelaiaren parean) ft. Professor Paul San Martin

Albiste hau Ahotsa.infok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra