argia.eus
INPRIMATU
Irun eta Hendaia arteko mugaren “antzerki lotsagarria” salatu dute
  • Irungo eta Hendaiako herritarrak elkartu dira Santiago zubian, “Ireki zubiak, elkartasuna eraiki” lelopean ostegunean.

Ilargi Manzanares 2023ko uztailaren 07a
Santiagoko zubian egindako mobilizazioa. Argazkia: Irungo Harrera Sarea.

Ostegunean hainbat herritar elkartu da mugaren inguruan izan diren azken gertaerak salatzeko. Tourraren ondorioz, egun batez ireki zuten oinezkoentzako zubia, baina lasterketa pasatzen berriro itxi egin duteka sakatu dute, eta kontrol polizial eta militar gogorrak berriro ezartzen hasi dira.

"Zirkulazio askatasuna eta guztiontzat seguruak diren bideak" bermatzeko beharra azpimarratu dute osteguneko protestan. Azken egunetan gertatutako “antzerkeria lotsagarria” izan dela azpimarratu dute.

Kontzentrazioaren ondoren, sinadurak biltzen hasi dira, eta uztailaren 22an egingo duten mobilizaziorako deialdia egin dute.