Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Ikasle Abertzaleakek antolatutako Eskola Ibiltariaren aurtengo edizioa. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa izatea nahi dugu”, azaldu dute. Horretaz gain “aisialdirako ekintzak” ere antolatu dituztela azpimarratu dute.
Eskoriatzan (Gipuzkoan) hasiko da ibilaldia, bigarren egunean Aretxabaletara joango dira eta azkenik Aramaion (Araba) emango diote amaiera egitarauari. Ibilaldia ez ezik, tailerrak, gaubelak, hitzaldiak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera antolatu dituzte.
Aurreko edizioak
2021. urtean Azpeitian (Gipuzkoan) egin zuten. 2022ko edizioa, berriz, Tolosaldean (Gipuzkoan), Villabona eta Anoeta gurutzatu zituztelarik.