argia.eus
INPRIMATU
COVID-19ak ostegunean 126 kasu gehiago utzi ditu Hegoaldean, EAEn 68 eta Nafarroan 58
  • Gaur bi erkidegoetako agintariek jakinarazi dutenez, Nafarroan ostegunean 58 koronabirus positibo berri hauteman dituzte eta EAEn 68: 35 Gipuzkoan, 26 Bizkaian eta 4 Araban. Heriotza berririk ez du eragin pandemian Hegoaldean.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 17a
Argazkia: Dani Blanco

Nafarroako Gobernuak, 58 kasu gehiago hauteman dituztela jakinarazteaz gain, esan du lau agerraldi berri daudela lurralde honetan, horietatik hiru Iruñerrian. Gaur zenbatutakoetatik 22 kasu berri foku horietako batekin omen daude lotuta. Mendillorrin hainbat gaztek egindako ospakizunen bat ari dira ikertzen.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, positibo berriak honela daude banatuta:

- Araban 4: Gasteizen 3 eta Iruña Okan 1.

- Bizkaian 26: Bilbon 12, Basaurik 3, Ermuan 2, eta bana gehiago Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Berango, Leioa, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapagaranen.

- Gipuzkoan 35: Eibarren 10, Zarautzen 5, Donostia, Elgoibar eta Tolosan 3, Hernani eta Legazpin 2, eta bana Andoain, Azpeitia, Errenteria, Hondarribia, Ibarra, Irun eta Oñatin.