Erraustu plataformak astearte goizean aurkeztu ditu Ibaetako II. Jardunaldi Feministak Donostiako Ibaetako campusean, eta egitarau zabala prestatu dute, ostegunetik apirilaren 11ra.
Askotariko jarduerak antolatu dituzte, “unibertsitate eredu patriarkal eta neoliberalaren aurrean hezkuntza feministan sakontzeko” helburuarekin. Jarraian, egunez eguneko egitaraua:
Martxoak 31:
13:00etan, Garbitzaileen borroka EHU-n hitzaldia, unibertsitateko garbitzaile baten eta LABeko Naiara Carvajalen eskutik. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia I. Fakultateko (HEFA I.) 1.7 gelan izango da.
20:00etan, bertso poteoa egingo dute Trinitate plazan, Uxue Alkortaren eta Ekhiñe Zapiainen eskutik.
Apirilak 4:
Komun komunen aldeko borroka: transfeminismo arkitektonikoa hitzaldia eskainiko dute Guneako militante ohi batzuek, 13:00etan, HEFA I.eko 1.7 gelan.
Apirilak 5:
Hezkuntza feminista ezaugarrituz hitzaldia eskainiko dute Unietako Neska* Ikasleek 13:00etan, HEFA I.eko 1.7 gelan.
Apirilak 11:
Maria Luz Estebanek Ezagutza eta kritika feminista hitzaldia eskainiko du, 13:00etan, HEFA I.eko 1.7 gelan.