argia.eus
INPRIMATU
Ostegunean 229 kasu berri utzi ditu COVID-19ak Hegoaldean: EAEn 136 eta Nafarroan 93
  • Euskal Autonomia Elkidekoak kasik errepikatu egin ditu ostegunean bezperako COVID-19 positiboak: 136 (asteazkenean 138). Nafarroak berriro ikusi du gorakada nabarmena bere kutsatu kopuruetan: 93 (asteazkenean 66, asteartean 130).

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 24a

Eusko Jaurlaritzak gaur jakinrazi duenez, EAEn asteazkenean egindako PCR probek 135 COVID-19 positibo berri utzi dituzte, honela banatuak:

- Araban 13 (bezperan 6): Gasteizen 12 eta Laudion 1.

- Bizkaian 86 (93): Bilbon 23, Ermuan 19 (aste betean 156), Barakaldon 14, Sestaon 4, Basaurin 3, Berango, Erandio, Galdakao, Getxo eta Portugaleten 2, eta bana Zierbena, Arrigorriaga, Derio, Etxebarri, Gueñes, Iurreta, Leioa, Loiu, Santurtzi, Trapagaran eta Zaldibarren.

- Gipuzkoan 35 (38): Eibarren 17 (aste betean 111), Donostian 5, Zarautzen 4, Elgoibarren 2, eta bana Aia, Errenteria, Hernani, Mendario, Orio, Oñati eta Tolosan.

COVID-19aren birsortze ahalmena neurtzen duen R0 edo Rt tasa ostegunean 1,49an kokatu da (bezperan 1,58 zen eta asteartean 1,71).

Nafarroan ostegunean hautemandako positibo kopurua 93era handitu da, bezperako 66etatik. Atzoko berrietatik 4 omen dagozkio Mendillorriko fokua  deitzen dutenari; hain zuzen ere, Mendillorriko gazte guztiek PCR proba egin dezaten gobernuak antolatutako operazioak aurrera darrai. Osteguneko beste kutsatu sorta bat omen da Tuteran sortu den beste foku berri batekoa.