argia.eus
INPRIMATU
Ostatu Batuak eta Otsoaren 7 umeak nagusi ligaxkako lehen bi saioetan
  • Urriaren 12an eta 13an Gameren eta Altzumartan jokatu dira Taldekako Xilaba Xapelketako ligaxken lehen bi saioak.

Bertsozale.eus @bertsozale 2018ko urriaren 16a
Altzumartako saioa. Argazkia: Bertsozale.

Ostiralean, Hendaiako Ostatu Batuak taldea, nagusitu zen Gameren bertako Kantiniersak taldeakin lehiatu ondoren. Saioa afari baten inguruan antolatu zen eta giro polita bizi izandu zen bertan bildutako bertsulari eta bertsuzaleen artean.

Bigarren saioa larunbatean ospatu zen Altzumartan. Saio hau ere afaldu ondoren izan zen, eta Otsoaren 7 umeak, Garaziko taldeak irabazi zuen bertako Eskukula taldeko kideekin lehia ederrean jardun ondoren. Bertan bildutakoek, bertsutaz gozatzeko parada ederra izan zuten.

Datorren asteburuan, ligaxken beste bi saio ospatuko dira. Bihak urriaren 19an.

Bat, Sarako Trinketean jokatuko da 20:00etan, eta bertsu saioa izanen da. Ezkorbrutak taldeak antolatzen du saioa eta gomita Kosta ala Kosta taldeak jasotzen du.

Bigarrena, Heletako gaztetxean ospatuko da 19:00etan, bertsu talo afari formatuan izanen da eta antolatzailea Dilindan taldea izanen da. Gomita jasotzen duen taldea, Sasi Bertsolariak.