argia.eus
INPRIMATU
Bere buruaz beste egin du ostalarien gremioko kide batek, “Kasu, kasu ostalariak kexu” kolektiboak jakinarazi duenez
  • Senideek bere buruaz beste egin duen herritarraren izena publiko ez egitea eskatu duen arren, ‘Kasu, kasu ostalariak kexu!’ kolektiboak argitaratu duen agiri baten jakinarazi du gremioko kide batek bere buruaz beste egin duela. "Ostalaritzaren itxierak eragiten dituen harreman sozialen moztea eta alboko kalteak" erakusten dituen egoera bat bizi berri dutela azpimarratu du kolektiboak. 

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 28a
Bere biziari amaiera eman dion lagunak oparitutako koadroa plazaratu du kolektiboak bere omenez. (NAIZ)

‘Kasu, kasu ostalariak kexu!’ kolektiboak ezbehar baten berri eman du hilaren 27an, iluntzean, plazaratu duen agiri baten bidez. Ostalaritzako gremioko kide batek bere buruaz beste egin duela jakinarazi du, eta Frantziako Gobernuak koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurrean ostalariei ezarri dizkien neurrien "ondorio eta albo kalte" gisa jo du gertakaria eragileak. 

Hildako herritarraren senideek bere izen deiturak ez zabaltzeko eskatu dute. Era berean, kolektiboak hildako ostalariak egindako koadro baten irudia argitaratu du, bere omenez. 

Eragilek gehitu duenez, "herritarrak izan duen jestuak berriz erakutsi du ostalaritzaren ixteak eragiten dituen harreman sozialen moztea eta albo kalteak". 

Elkarteak, bestalde, adierazi du ostalaritza pandemiarengatik lanbide "zigortuenetako" bat izaten ari dela eta etorkizunera begira ere ez dutela ateak berriz zabaltzeko "perspektiba izpirik", hori dela eta, elkartzea eta mugitzea beharrezkoa dutela nabarmendu zuten.