argia.eus
INPRIMATU
Ospak errepresioa bukatzeko “antolakuntza eta borroka” aldarrikatu ditu Altsasun
  • "Ofentsiba kapitalista berri baten testuinguruan errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da. Errepresioaren aurrean elkartasuna adierazi, elkar babestuz, errepresio indarrak desobedituz, ziurikatuz, autodefentsa eraikiz, saretuz". 1.300 bat pertsona egon dira manifestazioan.

Guaixe .eus @guaixe 2020ko abuztuaren 31
Altsasun asteburuan egindako Ospa Eguneko irudia. Argazkia: Guaixe.eus.

Mugimendutik adierazi dutenez, "Ospa! Egunik nahi ez baduzue, armak entregatu eta disolbitu zaitezte. Bitartean errepresioa salatu eta horren aurrean elkar babesteko mekanismoak sortzeko hautuan berresten gara". Lotura honetan mobilizazioetako argazkiak daude, Guaixek berak argitaratutakoak. Ondoren berriz, Ospa Mugimenduak ekitaldian irakurritako mezua.