Altsasun egin du agerraldia Ospa Herri Mugimenduak eta adierazi duenez, “errepresio indarrei gaitzespena erakusteko helburuarekin”, antolatuko da Ospa Eguna.
Ez ditu eta espetxean dauden herriko gazteak ahaztu, “sorgin etxe horren aurrean herriaren batasuna aldarrikatuko dugu, errepresio gabeko etorkizuna eraikitzeko”, azpimarratu dute koartelari erreferentzia eginez.
Ospa Mugimenduaren ustez, guardia zibilen, foru-polizien eta epaileen aldetik, errepresioa handitu da. “Espainiako Estatuarentzat errepresio gabe ezinezkoa da sistema injustu hau mantentzea”. Gaineratu du, bizikidetza sistema justu batean egon daitekeela eta hemen injustizia bizi dela.
Amaitzeko, Euskal Herri osoko jendeari luzatu diote gonbitea irailaren 1ean Altsasun egingo den Ospa Egunera hurbiltzeko.