argia.eus
INPRIMATU
“Ospa eguna” antolatu dute Donostiako Egia auzoan, poliziari joan dadin eskatzeko
  • Antolatzaileen esanetan, "azken urteetan normaltasun egoera bat eman da indar armatuei dagokienez", erreferentzia eginez militarren eta Espainiako Poliziaren presentzia geroz eta ohikoagoari. Presentzia horren kontrako eguna antolatu dute ekainaren 17an.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 08a

"Normaltasun egoera hau" salatzeko asmoa du Egian antolatu duten Ospa Egunak. Horretarako, eguerditik aurrera musika, bertsoak eta jolasak izango dituen egitaraua prestatu dute.

Phisis vs Pelax-ek kontzertua eskainiko dute Iruresoro plazan, Cactus tabernaren parean eta ondoren bertso bazkaria izango da Unai Gaztelumendi, Nerea Elustondo eta Izarne Zelaia bertsolariekin. Arratsaldean berriz, ginkana egingo dute.

Ospa Egunean parte hartzeko deia eginez, zenbait pintaketa egin dituzte Donostian eta sarean zabaldu dute bideoa.