"Badirudi euskarazko musikaren merkatu naturala Euskal Herrira mugatzen dela, eta ez dakigu kanpoan bertoko musikari jaramon gutxi egiten zaiolako edo bertoko diskoetxeek apustu hori egiten ez dutelako den (...) Gure ustez, penintsulako talde onenetariko gehienak euskaldunak dira (Lisabo, Akauzazte, Atom Rumba, Petti, Split 77). Talde horiek eta beste askok orain arte Euskal Herrian jorratzen ez ziren estiloak bereganatu dituzte. Eta batzuetan espainiar Estatuan estilo horren erreferente bihurtu dira". (2003/05/22)