argia.eus
INPRIMATU
Oskar Cadenas libre atera da Murtziako espetxetik, 18 urte preso egonda
  • Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, uztailaren 8an libre atera da Oskar Carreras euskal preso politikoa, espetxean 18 urte eman ostean. Murtziako presondegian eduki dute azken urteotan.

ARGIA @argia 2018ko uztailaren 09a

Cadenas Mexikon egon zen ihesian, 2000. urtean hango agintariek Espainiakoei entregatu zioten arte. Madrilgo auzitegi antiterroristak 36 urteko espetxealdira kondenatu zuen. Geroztik, 2014an, hura bisitazera Murtziaraino joan behar zuten senideek auto istripu larri bat jasan zuten.

Etxerat elkarteak zabaldu duen argazkian ikus daiteke Oskar Cadenas libratu berria bere senitartekoekin Murtziako basamortuan.