argia.eus
INPRIMATU
Oskar Alegriaren ‘Emak Bakia Baita’ Bilboko, Iruñeko eta Miarritzeko aretoetan
  • Emak Bakia Baita dokumentala ikusgai izango da Iruñeko eta Bilboko Golem zinema aretoetan eta Miarritzeko Le Royal zinema gelan. Bilboko eta Iruñeko emanaldietan euskarazko bertsioa proiektatuko da eta Miarritzekoan frantsesezkoa. Oskar Alegria zuzendari nafarraren lanak Man Ray artistaren Emak Bakia filmean agertutako etxebizitzaren bilaketa du ardatz.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko abuztuaren 02a

Bilboko Alondegiko zineman abuztuaren 12an eta 13an ikusi ahal izango da filma, 17:30etan eta 20:00tan hurrenez hurren. Iruñeko Golem Yamaguchi aretoan ostera, abuztuaren 20an 22:30tan eta 22an 20:00tan eskainiko dute. Miarritzen abuztuaren 16an eskainiko dute, 21:00etan.

Pasa den urtean, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi Sailean parte hartu zuen filmak. Mikel Garciak kritika idatzi zuen bere blogean, eta baita Oskar Alegria elkarrizketatu ere.