argia.eus
INPRIMATU
Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak komunikazioa-inkomunikazioa landuko du 28. Biltzarrean
  • Komunikazioa-inkomunikazioa gaiaren barruan gaixo psikotikoez, heriotzaz, sexuaz eta hizkuntzez arituko dira mahai-inguru eta tailerretan.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 15
Argazkian Bizkaian egindako 26. biltzarreko bilkura bat. Argazkia: OEE.

Maiatzaren 18 eta 19an izango da Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatutako biltzarra, Arantzazuko Gandiaga Topagunean.

Komunikazioa-inkomunikazioa gaiari adar askotatik helduko diote. Esate baterako Idoia Astigarra psikiatrak gaixo psikotikoekin nola komunikatu azalduko du. Agurtzane Ormaza sexologoak berriz, sexuaz kontsultan nola hitz egin kontatuko du. Hizkuntzak, edo hobe esan hizkuntzek, garrantzi berezia hartuko dute eta mahai-ingurua egingo dute gai horren inguruan. Xabier Arauzo Osakidetzako Euskara Zerbitzuaren arduradunak Osakidetzan hizkuntzak nola kudeatzen diren azalduko du. Aitor Montes medikuak Gales eta Kanadan komunikazioaren ikuspegitik hizkuntzak nola kudeatzen dituzten kontatuko du.

Bi eguneko egitaraua webgune honetan daukazue.