argia.eus
INPRIMATU
Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte ostegunean osasun zentroetan
  • Kalitatezko osasun zerbitzu publikoaren aldeko kontzentrazioak deitu dituzte osasun zentro guztietan ostegunean arratsaldeko 19:00etan.

Uriola.eus @uriolaeus 2020ko azaroaren 04a
Deialdiaren afixa.

Osagungintza publikoan lehen arretarako baliabide eta, aldi berean, inbertsio gehiago aldarrikatuko dituzte besteak beste bihar eta datorren asteko asteazkenean egingo diren elkarretaratzeetan.

Halaber, Osasungintza publikoa defendatu! lelopean kalitatezko osasun zerbitzu publiko bat eskatzeaz gain, murrizketarik eta pribatizaziorik ez egiteko eskatuko dute.