argia.eus
INPRIMATU
Osasunerako arriskurik bada abortatzeko aukera eskainiko du Osasunbideak
  • Uztailetik aurrera eta osasun-arrazoirik bada sare publikoan egin ahal izanen dira haurdunaldien eteteak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko apirilaren 14a

Osasun sexualari eta ugalketari dagokion foru dekretua uztailaren amaieran onartzea aurreikusi du Nafarroako Gobernuak. Buletin Ofizialean ateratzen delarik, hurrengo egunean bertan izanen da abian eta hala abortuak egiteko aukera eskainiko du.

Hori bai, osasunerako arriskurik bada egin ahal izanen dira haurdunaldien eteteak sare publikoan: emakumearentzat arazoa denean, malformaziorik badu umekiak, alterazioren bat eman denean eta osasunerako arriskua ekar dezakeenean edo umekia ez denean bideragarria. Luis Gabilondo Osasun saileko zuzendari nagusiak aurreratu zuen aldaketa.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra