Nafarroako Osasun Kontseiluak emandako datuen arabera, Osasunbideak pandemia aurreko arreta maila berreskuratu du, bai kontsultei dagokionez, bai jarduera kirurgikoari dagokionean.
2021eko lehenengo seihilekoan 2019ko artatze datuak lortu direla azpimarratu du Kontseiluak. COVID19ak argiki markatutako urte baten ostean, arreta maila honetara bueltatzeko ahalegina handia izan dela gogoratu dute.
Nafarroan txertaketa erritmoa ona dela eta pandemiaren eragina txikitzen lagundu duela adierazi dute.
Bestalde, Osasunbidearen 2020ko memoria aurkeztu du Kontseiluak. Iaz lehen mailako arretak izan zuen rola azpimarratu nahi izan dute, koronabirusak kutsatutako pazienteen gehiengoa haiek artatu baitzuten (%80), eta kasu batzuk ondoren ospitaleratuak izan ziren.