Larunbatean Santanderren izandako futbol partiduan bost gizon gazteren irain sexualak jasan zituzten emakumeen Osasuna B taldeko jokalariek. Sare sozialetan zabaldu dute erasoa eta salaketa jarriko du bertako taldeak.
Osasuna B taldeko Karolina Sarasua 17 urteko futbolariak salatu du irain eta mehatxu sexualak egin zizkietela bost gizon gaztek, larunbatean S. D. Nueva Montaña taldearen aurkako partidu osoan zehar, Santanderren. Sare sozialetan zabaldu du egin zizkieten irain eta mehatxu matxisten zerrenda: “Bortxatu egingo zaitut, zure talde guztia bortxatuko dugu, igo kamiseta eta erakutsi titiak eta ipurdia, tanga antzematen zaizue, goazen aldagelara eta bortxatu egingo zaitut, zure amak zakila zupatzen dit, ondo zupatzen duzunaren aurpegia duzu”.
Twitterren asko hedatu da salaketa, eta Osasunako lehen taldeko hainbat jokalarik babesa eskaini diete. Maria Blancok, esaterako, kritikatu du "penagarria" dela oraindik ere horrelako gertaerak egotea "inolako ondoriorik gabe".
Muchísimas gracias a todos por el apoyo, ojalá este tipo de insultos se acabe cuanto antes por que no le deseo nadie todo lo que he/hemos vivido hoy. https://t.co/lNnbCLqNR2
— Karolina (@karoliinaa33) October 9, 2021
Norgehiagokako bi klubek erasoa gaitzetsi dute Twitter bidez, eta bertako taldeak jakinarazi du bideoz grabatu zituztela mutilak eta gaur, astelehena, salaketa jarriko dutela.
#Osasuna quiere mostrar su rechazo a los comentarios recibidos por una de las jugadoras de #OsasunaFemB en el partido disputado esta tarde.
Asimismo, quiere agradecer el apoyo del @SDNMAH1922 por su ejemplar actitud ante lo sucedido.
— C. A. OSASUNA (@CAOsasuna) October 9, 2021
Condenamos los hechos sucedidos ayer en el partido del @CAOsasuna B femenino contra su jugadora.
Los jóvenes, situados por fuera de la instalación, grabados en vídeo ( se efectuara la denuncia pertinente) ninguno portaba vestimenta ninguna del club.
— S.D. Nueva Montaña A.H. (@SDNMAH1922) October 10, 2021
Erasotzaileak zelaitik kanpoko hesi batetik aritu ziren oihuka eta Sarasuak EITBri azaldu dionez, uste du adingabeak zirela. “10 eta 18 urte artean izango zituzten. Nik entzun behar izan nuen irain gehien, zelaiaren alde horretan nengoelako, baina niri, nire albokoari eta talde osoari egiten ziguten mehatxu”. Emakumezko arbitroa ere iraindu zuten, eta hark galdetu zion Sarasuari ea erasoa aktan jaso nahi zuen; halaxe egin zuten.
Jokalariak eskertu egin du jasotzen ari den babesa, baina EITBri aitortu dio gogorra izaten ari dela. “Oso zaila da gertatu zaiguna psikologikoki jasatea, gure adinean, gainera”. Halaber, Noticias de Gipuzkoa hedabideari azaldu dio erasoa publiko egin dutela jokalari gazteagoengan pentsatuta: "Irainak neska gazteago bati egingo balizkiote, agian ametsa hondatuko diote eta ez du nahiko futbolean gehiago jokatu". Adierazi du Osasunako jokalariek sufritutakoa ezin duela inork gehiagok jasan.