argia.eus
INPRIMATU
Osasuna eta Eibarrek futbolarientzako probei uko egin eta herritarren esku utzi dituzte
  • Espainiako lehen mailako futbol ligan ari diren Osasuna, Eibar eta Valladolid taldeek uko egin diote Ligak futbol kluben esku jarri dituen koronabirus probak egiteari, eta medikuek behar handiago duten herritarrekin baliatu ditzatela erabaki dute.

Jon Torner Zabala @jtorner 2020ko martxoaren 19a

Osasunako zuzendari nagusi Fran Canalek adierazi du une honetan klubeko jokalari eta langileak "herritar normalak" direla, eta ez dutela zertan "inolako pribilegiorik" izan behar. Koronabirus propak sintomak dituzten edota arrisku-taldeetan dauden pertsonekin baliatu behar direla gehitu du.

Eibarrek, bestalde, Osakidetzaren esku jarri ditu Ligak helarazi zizkion testak, klubean ez dagoelako sintomarik duen jokalari, langile edo zuzendaritzako kiderik.