argia.eus
INPRIMATU
Osasun zerbitzu euskalduna aldarrikatzeagatik isuna Mozal Legea aplikatuz
  • Nafarroako Gobernuaren menpeko Foru poliziak bi herritarri Mozal Legea aplikatuz isuna jarri die otsailean Arrotxapea auzoan osasun zerbitzu euskalduna aldarrikatzeko egindako giza-katean parte hartzeagatik, Xabier Euskeraz Taldeak facebooken zabaldu duenez.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko ekainaren 30
Nafarroako Gobernuak isuna jarri die bi herritarri osasun zerbitzu euskalduna aldarrikatzeko ekimen batean parte hartzeagatik (Argazkia: Xabier Euskeraz Taldea).

"Osasun etxeak eta biok euskaraz" lelopean antolatutako ekintzatik bost hilabetera heldu zaie zigorra, argazkian ikus daitekeenez. Auzoko osasun zentroan mediku eta pediatra euskaldunak izan ditzaten eskatu zuten 2017ko otsailaren 4ko ekimenean.

Ikusi ahotsa.infok zabaldutako bideoa: