argia.eus
INPRIMATU
Osasun Sailak 14 koronabirus kasu berri baieztatu ditu Ordizian, 30 dira kaltetuak guztira
  • Osasun sailburuak jakinarazi duenez, hamalau koronabirus kasu berri daude Ordizian, joan den asteburuan Etxezarreta kalean atzemandako fokuaren harira. Guztira 30 pertsona daude kaltetuta.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 07a

Nekane Murga Osasun sailburuak jakinarazi duenez, Ordizian egin dituzten PCR proben artean hamalau koronabirus kasu berri hauteman dituzte, joan den asteburuan Etxezarreta kaleko taberna batean atzemandako fokuarekin lotuta. Gainera, "zehaztugabeko" kasu bat ere badago, eta guztira 30 dira positibo eman duten bizilagunak. Lehenengo zazpi kasuak baieztatu ondoren, lau establezimendu itxi zituzten, eta hamar karpa medikalizatu instalatzeari ekin zioten osasun zentroaren ondoan, ekainaren 27tik aurrera kaltetutako eremuan egon diren pertsona guztiei PCR probak egiteko. Astelehenean (uztailak 6) 900 proba egin zituzten, eta asteartera arte ez zuten positibo berririk eman. Miami, Haikia eta Kebab tabernetako langileek emaitza negatiboa eman zuten.