argia.eus
INPRIMATU
Osasun Larrialdia dekretatzea aztertuko du Jaurlaritzak, ZIUen okupazioa 50 ohe baino gehiagokoa bada
  • Zainketa Intentsiboko Unitateen okupazioa 50 ohe baino gehiagokoa bada eta horri gainerako adierazleen joera negatiboa gehitzen bazaio, Euskadiko Osasun Larrialdia dekretatzea aztertuko du Eusko Jaurlaritzak: “horrek Jaurlaritza gaituko luke prebentzio neurri zorrotzagoak har ditzan, pandemiaren aurkako euskal legearen esparruan”.

ARGIA @argia 2021eko azaroaren 23a
Argazkia: irekia.eus

Covid ziurtagiria eta txerto pediatrikoa

Bestalde, Jaurlaritzaren asmoen kontrako erabaki judizialaren ostean, “egungo egoera geldiarazteko neurriak hartzea ahalbidetuko duten tresna juridikoak sor ditzala” eskatu dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari. Zehazki, kanpoaldean maskara erabiltzeko betebeharra berreskuratzea, COVID ziurtagiriaren erabilera arautzea ekitaldi eta establezimendu zehatzetan, hirugarren dosia emateko prozesua aurreratzea eta “mekanismo guztiak erabiltzea Covid-19aren aurkako txerto pediatrikoaren etorrera bizkortzeko eta arintzeko, EMAk onartu ondoren”.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gogorarazi du gaur egun badaudela neurriak, eta erakundeei, eragileei eta pertsonei dei egin die ekitaldiak edo jarduerak antolatzerakoan arauak bete eta betearaz ditzaten.