argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Osasun Departamentuak jokoa eta apustuak sartu ditu lehendabiziko aldiz drogomenpekotasunen kontrako planean
  • Gorantz doa bai apustu etxeetan eta baita internet bidez dirua jokoan jartzen duten pertsonen kopurua. Nafarroako Gobernuak iragarki eta baita apustu etxeen kokapen eta irekieraz neurri murriztaileak nahi ditu. Iaz 342.19 milioi euro jokatu ziren Nafarroan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko azaroaren 06a
Argazkia:@fm983irratia

Edonon jokatu daiteke, mugikorretik bertatik egin daiteke apustu eta horregatik publizitatean eragin behar da. Horregatik Osasun Departamentuak irismenean eta baita publizitatean eragin nahi du, jokuak eragin dezakeena saihesteko. Fernando Dominguez Kontseilariak adierazi duenez, jokuaren gaineko dependentziak eragin zuzena du ikasterako orduan, senitarteko eta lagunekin erlazionatzerako orduan, enplegua lortzerako orduan…

Joko eta apostuen gaineko menpekotasunak dira berrikuntza nagusiak 2023rako Drogomenpekotasunaren Plan berrian, bainan alkohola, tabakoa, kannabisa eta bestelako drogen gaineko datuak ere landu ditu Gobernuak. Kezkatuta Osasun Departamentuan batez ere, adin txikikoen artean alkoholaren kontsumoarengatik. 4tik 3k kontsumitu dute alkohola azken 30 egunotan, askok gainera, azken aldian modan jarri den moduan, Binge Drinking edo ta bapateko mozkorraldia eginez, minutu gutxitan alkohol kopuru handia kontsumituz.

Albiste hau euskalerriairratia.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta