argia.eus
INPRIMATU
Osasun arloko langileek mobilizazio eguna dute Ipar Euskal Herrian
  • Baionako suprefektura aitzinean elkartuko dira berriz ere ekainaren 30 honetan. LAB eta CGT sindikatuek deitu dute mobilizaziora eta 12:00tan manifestazioa egingo dute San Leon ospitalera arte.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 30

Koronabirusa etorri aitzin tinko mobilizaturik ziren osasun arloko langileak eta koronabirusaren izurritea apaldurik, berriz ere karrikan dira. Badirudielako Frantziako Gobernua berriz ere elkor segitzen joeran dagoela. 10:30tan elkartuko dira Baionako suprefektura aitzinean, CGT eta LAB sindikatuek deiturik eta 12:00tan manifestazioa eginen dute San Leon ospitalera arte.

Osasun arloko zerbitzu publikoaren alde dira protestan, sektorean diren murrizketen kontra. Erizainak, medikuak eta laguntzaileak ahal bezala izurriteari aurre egiten ari zirela, sektorea erreformatuko zuela hitz eman zuen Emmanuel Macron presidenteak. Geroztik Segur de la Santé deitu negoziaketa fasea martxan du gobernuak eta eragile ezberdinekin biltzen ari da. CGT sindikatuen kalkuluen arabera, 57 miliar euroko aurrekontua ezinbestekoa da benetan hobetzeko osasun sektorea.