Aski da ETBko albistegiak ikus-entzutea gure irudimenean hau sar dadin, alegia, Gasteizko gure gobernuak kudeatzen duen edozerk, emaitza bakarra duela: emaitzarik onena. Zalantzarik gabe sinetsarazi nahi digute Euskadin politikariek printzipio perfekzionista bat dutela, eta horretarako, herrialdeko hedabiderik onenen indarra erabiltzen dute, onena garela guri sinetsarazteko.
Euskadin, dena ondo doa, bertako hedabide gehienek esaten dutenez, askoz hobeto gaude beste lurraldeetan baino, bake eta bizikidetza ekimenak, ez biktima guztien aitorpen merezia, presoen urruntzea, legeak ez-betetze ageriko eta iraunkorrak, besteak beste, Estatutuarena eta 1982ko Euskararen Erabileraren Normalizazioarena.
Euskal herritarren gehiengoa, sozio-metroak eta inkestek esaten dutenez, sinetsita dago zerbitzurik onenak dauzkala, politikaririk onenak, erakunderik onenak eta emaitzarik onenak zerbitzu hauen jardunean. Baina, arazoak, besteekin alderatzen gaituztenean sortzen dira; PISA txostenarekin etortzen zaizkigunean hezkuntzan eta Ospe Sanitarioko Monitoreak (MRS) Espainiako Estatuaren ospitaleen TOP TEN argitaratzen duenean, eta lehen hamar horietan gure ospitaleetako bakar bat ere ez dagoela ikustean. Hori gutxi ez, eta, larriago egiten da, Europako osasun ranking berrian, Bertelsmann Stiffstung Fundazioak argitaratzen duen horretan, espainiar sanitatea hamabigarren dela jakitean, EBko 28 herrialdeen artetik. Beraz, Europako Batasuneko hamabigarren postuko “top ten”-era ere ez gara iristen.
"Orain hilabete bi inguru, ESK sindikatuko militante batzuek idatzi bat atera zuten hedabideetan, gure euskal osasun arloaren eskasia batzuk salatuz. Ekarpen interesgarria iruditu zitzaigun, herrialderik onenaren gizarterik onenean egon behar lukeen eztabaida sanitario beharrezkoan"
Orain denbora gutxi, Gasteizko Parlamentuan ez zen onartu Ez Legezko Proposamen bat, non J.L. Uria parlamentariak behin eta berriro zioen medikuei uzteko lanean beren pazienteekin, kontratatutako ordu guztietan, etenik gabe, eskatuz industria farmazeutikoaren ordezkarien bisitak lantokitik kanpo izan daitezela, eta zergatik ez, mugak jarri nahian, harreman horretatik interes ezkutuak agertzeari. Baina, El Correo, Deia edota ETBko hedabideek ez zieten ezer jakinarazi herritarrei, ez legezko proposamen honi buruz. Seguruenik proposatzen zen neurria ez zitzaien onena iruditzen.
Gure herrialdeko hedabideek ez dute aintzat hartu, ezta ere, EAJko senatariak, Nerea Ahedok, gonbidapen bat onartu zuela, PP eta C’s-eko beste senatari batzuekin batera, Dublinen Amgen laborategi farmazeutikoa bisitatzeko, laborategi horrek bere zenbait medikamentu komertzializatu nahi baititu estatu espainiarrean. Gure kultura zaharkituan, hori ez zen etikoa, zeren senatari batzuek zer egiten dute hor, irizpide eta interes zientifikoa lehenetsi behar den lekuan? Laborategi horrek Osasun ministerioaren baimena lortu nahi du, farmakoak komertzializatzeko.
Jakin badakigu Europako herrialde batzuetan osasun arloa nola dabilen eta zein baliabide dauzkan, eta aitortu behar dugu ETBk ezusteko bat baino gehiago ematen digula, informatiboetan “disparatzen” direnean, esanez guri, gure Erkidegoko zerbitzu edo ospitaleren bat Europako onena direla. Aitortu behar dugu ezusteko horiek, Urkulluren egungo gobernuarekin, ia etengabeak direla. Halere, azkenean, onenaren protokoloa itxuragabeki nabarmentzeak, hain sinesgaitz izanik horren berri dutenentzat, sarkasmoa bakarrik eragiten du.
Le Soir egunkari belgikarreko kazetari argi batek, euskal errefuxiatu batzuei esan zien, 1970eko hamarkada hasieran, zer-nolako lotsa sentitzen zuen kazetari belgikar batzuek Bruselako Enbaxada espainiarrak ordaindutako opor gonbiteak onartzen zituztenean, trukean erregimen frankistak egiten zuen errepresioari buruzko berriak isiltzeko edo apaltzeko. Gaur egun, hedabide askok duten diru eskasiagatik, instituzioek publizitate bidez ematen dieten finantzazioaren menpeko dira. Jakina, hori lortzeko, politikoki zuzenak izan behar dute eta horretarako, isildu egiten dute desadostasuna eta onenaren herrialdearen arkadia hau eratzen laguntzen dute.
Orain hilabete bi inguru, ESK sindikatuko militante batzuek idatzi bat atera zuten hedabideetan, gure euskal osasun arloaren eskasia batzuk salatuz. Ekarpen interesgarria iruditu zitzaigun, herrialderik onenaren gizarterik onenean egon behar lukeen eztabaida sanitario beharrezkoan. Handik aste batzuetara, Osasun-sailburuak erantzun zuen idatzi luze batean, “Zapatari, begira zure zapatari” izenekoan, eta horko ataletako bat besterik ez dugu aipatuko, ez luzatzearren.
"Sailburuak zuhurtzat zuen, minbizia dutenei itxaronaraztea, gure herrialderik onenean. Baina berak, bakarrik aipatzen zuen, paziente hauen diagnostikoaren unetik, tratamendura bitarteko tartea. Ezer ez zuen esaten, pazientearen lehenengo sintomaren, eta profesional sanitario batekin duen lehen harremanaren arteko aldiaz"
Sailburuak zuhurtzat zuen, minbizia dutenei itxaronaraztea, gure herrialderik onenean. Baina berak, bakarrik aipatzen zuen, paziente hauen diagnostikoaren unetik, tratamendura bitarteko tartea. Ezer ez zuen esaten, pazientearen lehenengo sintomaren, eta profesional sanitario batekin duen lehen harremanaren arteko aldiaz, eta ez zuen ezer esaten, lehen kontaktu honetatik (familia medikua) diagnostikoa ezartzen duen espezialistarengana arteko aldiaz, honek diagnostikoa egiteko behar dituen probek eragindako itxaronaldiak ere hor direla.
Euskadin 1990eko hamarkadaren hasieran azterlan bat egin zen: pazientearen lehen sintoma, diagnostiko eta tratamenduaren artean igarotzen zen denbora aztertzeko. Gure osasun sistemaren efizientzia neurtzea zen helburu, minbizia zuten pazienteen arretan. Azterlanaren emaitzak ez ziren onak izan eta ez dugu uste, geroztik asko hobetuko zirenik. Eta hori guztia, gauza jakina izanik, diagnostikoa egin eta tratamendua hasteko igarotzen den denborak asko baldintzatzen dituela emaitzak.
Aurrera ere esango dugu zer ikusten dugun, behatzaile edo zapatari “kualifikatu” gisa, gure osasun sisteman; izan ere, Osakidetza gure herrialdeko, Euskadiko, preziatuena izan behar lukeenez. Ez alferrik, gara, diru-baliabide gehien ematen dugunak biztanle eta urteko, estatuko gainerakoekin alderatuz, herritarrentzat funtsezkoa den zerbitzu hau ibil dadin. Horregatik bat egiten dugu ESK-ko sindikalistekin, kritika eraikitzaile baten harian, beste gizarte eragile batzuek ere egingo dutelakoan, eta Darpon Kontseilariari esaten diogu, “Kudeatzaile jaunak, publizitate eta autokonplazentzia txikiago eta efizientzia handiago”.
Xabier Zarandona Zubero eta Iñigo Jaca Arrizabalaga (Medikuak).