argia.eus
INPRIMATU
Aitor Esteban, EAJ
“Osasun arazoa gainditzean zentratu gaitezen ekonomian”
  • Aitor Esteban EAJko diputatuak adierazi du pandemia eskumenak trukatzeko baliatu behar dela eta pandemia osteko eztabaida esklusiboki ekonomian zentratzea beharrezko dela.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 21
Aitor Esteban diputatu jeltzalea Radio Euskadin egin zioten elkarrizketa batean (argazkia: EITB).

Aitor Esteban EAJko Espainiako Kongresuko diputatua elkarrizketa du Radio Euskadik apirilaren 20an (hemen gazteleraz). Pandemia eskumenak trukatzeko baliatu behar dela adierazi du eta pandemia osteko eztabaida esklusiboki ekonomian zentratzea beharrezko dela esan du: "Eskumenen kartak birbanatu behar dira, pandemiaren zirkustantziak baliatuta saiatu gaitezen bakoitzaren eskumenak aldatzen. Osasun arazoa gainditu behar dugu orain, eta behin hori eginda zentratu gaitezen zentratu behar den horretan: arazo ekonomikoa izango dugu ostean eta erabakiak hartu beharko dira. Ez dut uste horretarako hainbeste aditurik beharko dugunik, bakoitzak kontsultatu ditzakegu egoki jotzen ditugun adituak, ez da beharrezkoa bileretan eternizatzea, horrelako batzuk bizi izan ditut dagoeneko kongresuan".

"Adituen komisioa gaiak luzatzeko modu onena da"

Kazetariak galdetu dio apirilaren 21eko parlamentuko komisioa izan ote daitekeen adituez osatutakoa. Estebanen erantzuna hauxe izan da: "Nik askotan parte hartu izan dut adituen komisioetan, eta gai bat luzatu nahi bada, horretarako modurik onena da. Ez dakit, izan liteke hori erabili daitekeen moduetako bat, lehenik jende bat eramatea gauzak kontatu ditzan, eta ondoren bideratzea gaia haiei [gehiengoan diren alderdi politikoei buruz ari da] komeni zaien bezala".

Esteban Sanchezekin haserre, ekonomiari buruzko mahaia gauzatu ez delako

"Aurreko egunean hitz egin nuen Sánchezekin bideokonferentziaz eta mahai bat sortzeaz aritu ginen. Mahai politikoa izango zen baina ekonomia errekuperatzera bideratua. Mahai hori gai ekonomikoetan zentratuko zela eta ez zirela beste gai batzuk ukituko esan zen". Ondoren mahai horretan beste gai batzuk landuko zirela jakinarazi zion email bidez Sanchezek, "besteren artean osasuna, dependentzia, Europa eta ekonomia". Azkenik, mahai hori ez da apirilaren 21ean martxan jarriko eta parlamentuko komisio bat izango da egingo dena (Estebanek adierazi du Sanchezek erabaki hori hartu zuela Casadorekin elkartu ostean). Esteban minduta mintzatu da plan aldaketa horrekin, adierazi du egokiagoa litzatekeela Sanchezek diskrezioz egin beharreko elkarrizketa guztiak egitea alderdi denen artean, eta hautatutako bidea ondoren egitea publiko.