EH Bilduko 18 legebiltzarkideen sinadura duen eskaria astelehenean erregistratuko dute, Maddalen Iriarte legebiltzarkideak Euskadi Irratiko Faktoria saioan azaldu duenez.
Ikerketa Batzordea osatzeko eskaerara alderdi gehiago ere batuko direla dio, “ttanttaka” ezagutzen diren irregulartasunak argitzeko eta aurrera begira lan eskaintza publikoan “berdintasuna bermatzeko” modua delako.
Salatu du Jaurlaritza “oso itsusi” hasi zela irregulartasunak gestionatzen, "eta oso itsusia zena lotsagarri bihurtu da”.
Osakidetzako beste zazpi kategoriatan jarri du salaketa LABek
LABek salaketa zabaldu du EAEko Fiskaltza Nagusian Osakidetzako EPEan egondako irregulartasunen inguruan. Beste zazpi kategorietara zabaldu du salaketa: kirugia orokorra, otorrino, laneko medikuntza, urologia, neurokirugia, patologia anatomia eta traumatologia. "Informazio guztia ekartzen ari gara ikerketa sakon bat egin dezaten eta Fiskaltzak ondorioak atera ditzan", azaldu dute sindikatuko ordezkariek. "Gure asmoa dena argitzea da; dauden ardurak argitzea, alegia".