Marta Machok, Osakidetzako oposizioen iruzurra salatu zuenetariko batek, jakinarazi du formula berriak zaharrak baino kontrol gehiago eman diezaiekeela zerbitzu-buruei.
Osakidetzako lanpostu publikoen iruzurraren auziak frogen formula aldatzera behartu zuen, baina Marta Macho anestesistak adierazi du “zerbitzu arduradunei are botere handiagoa” emango diela sistema berriak. Gainera, esan du jadanik “arduradun nagusiek Osakidetzako kontratazioak egitean daukaten maniobra tartea handia” dela.
Iruzurra salatu zuten hasierako hiru salatzaileetako bat da Macho. Salaketa jarri eta egun gutxira lanetik bota zuten. Erabaki hori auzitara eraman eta bere anestesista lanpostua berreskuratu zuen gero. Ordutik, adierazi du lankideen aldetik “erlazioak asko aldatu” direla, "okerrera". “Mehatxuak ere jasan ditugu hasierako salaketak egin genituenok”, esan du EAEko Legebiltzarrean egindako agerraldian, ElDiario.es-ek jaso duenez.