argia.eus
INPRIMATU
Osakidetzako erizain bat hil da, koronabirusak hildako lehen osasun langilea Euskal Herrian
  • 52 urteko erizain bat izan da koronabirusaz hildako lehenengo osasun langilea Euskal Herrian. Berarekin 14 hildako berri izan dira azken 24 orduetan Euskal Herrian, guztira 58. EAEko datu berriek 1.190 positibo zenbatu dituzte.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 19a

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eman du erizainaren heriotzaren berri. Astebetez ospitaleratuta egon eta gero gertatu da ezbeharra. Familiari eta bere hurbilekoei babesa erakutsi die, eta gizarteari “konpromisoa” eskatu dio, neurriak zorrotz bete ditzan.

Eusko Jaurlaritza, Hego Koreako ereduari jarraituz, mugikorretarako aplikazio bat garatzen ari dela iragarri du. Horrez gain, Gurutzetako ospitaleak koronabirusaren sendabidea aurkitzeko nazioarteko ikerketa batean parte hartu duela adierazi du aste honetan.