argia.eus
INPRIMATU
Osakidetzak hiru espezialitatetako bost azterketa bakarrik errepikatuko ditu eta ez ditu epaimahaiak aldatuko
  • Angiologia eta Kirurgia Baskularreko bi, Anestesiako bi eta Kardiologiako azterketa bat dira errepikatuko dituztenak.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 18a
Osakidetzako burua prentsaurrekoan ondorioak azaltzen (Argazkia:Irekia)

Osakidetzako buruak EPEen inguruan egin duten barne ikerketaren ondorioak esplikatzera azaldu Gasteizen, 96.000 pertsonak pate hartutako EPEek jasandako irregulartasun salaketengatik.

Traumatologiari dagokionez behin-behinean geldiarazi dute eta epaimahaiko sei kideri txosten informatiboa irekiko diete dei formalik gabeko bilera bat egitegatik. Osakidetzako zuzendari nagusi Maria Jesus Mujikak adierazi du bilera honek ez zuela eraginik izan azterketetan.

Osakidetzako zuzendariak azaldu duenez aldaketak egongo dira azterketei dagokionez: Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak prestatuko ditu azterketak, arlo praktikoari dagokion azterketa test gisakoak izango dira eta hauen zuzenketak “automatikoak eta anonimoak” izango dira.

Gainera, LAB eta ELA sindikatuek eta 116 pertsonak aurkeztutako errekurtsoak aztertzen ari direla adierazi du. Kategoria bakoitzeko epaimahaiak erabaki zuen bost azterketak errepikatzea eta hori gogorarazi die Mujikak sindikatu eta 116 pertsona anonimoei, hauek eskatu baitute azterketa horiek ez errepikatzea.