argia.eus
INPRIMATU
Osakidetzak erakusketa bat zentsuratu duela salatu du LABek
  • Donostiako ospitaleko sarrera nagusian programatuta zegoen erakusketa ospitaleko zuzendaritzak debekatu duela salatu du LAB sindikatuak. Zigor Merodio presoaren Zorroztarria eskultura-lanari buruzko argazki-erakusketa da zentsuratutakoa.

2018ko uztailaren 04a

Edu Martinezen argazkiek eta Alaitz Areitio eta Jon Troitiñoren testu eta bertsoek osatzen dute erakusketa eta duela hilabete batzuetatik zegoen programatua. Sindikatuaren hitzetan, debekuari erantzunez ospitale atariraino eramango dute erakusketa ostegun honetan, “mundu guztiak ikusi ahal izateko Osakidetzak bai ala bai estali nahi duen hori”.