argia.eus
INPRIMATU
Osakidetzak atzera egin eta iruzurra salatu duen anestesistari lan kontratua onartu dio
  • Osakidetzak Marta Macho anestesistari dagokion lan kontratua beste langile bati esleitu ziola salatu zuen ESK sindikatuak asteazkenean. Atzera egin eta ostiral goizean jakinarazi dio Osakidetzak Machori lana berea dela.

     

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 31
Marta Macho, Roberto Sanchez eta Manoel Martinez, iruzurra salatu duten hiru medikuak. Argazkia: eldiario.es

Osakidetzako oposaketetako ustezko iruzurrek berriak ematen jarraitzen dute. Aste honetan epaiketa egin da Arabako Lurralde Auzitegian. Osakidetzako hainbat arduradunek deklaratu dute epaiketan. Asteartean iruzurra salatu duten hiru medikuek deklaratu zuten. Marta Macho, Roberto Sanchez eta Manoel Martinez iruzur salaketa berretsi zuten. Hurrengo egunean, asteazkena, Osakidetzak Marta Machori dagokion behin behineko lan kontratu bat beste langile bati esleitu ziola salatu zuen ESK sindikatuak. Sindikatuaren ustez iruzurra salatzeagatik hartutako neurria izan da, Osakidetzaren barne araudiaren aurkakoa. Osakidetzak atzera egin du gaur, horren azalpenik eman ez badu ere.  

Hala Bedik gazteleraz argitaratutako bideo honetan Manoel Martinez medikuak iruzur salaketaren nondik norakoak aletzen ditu: